ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 13a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-04-02 20:43
Proposamenak definitibo gisa aurkeztuz, bileretara ez joanez eta Hezkuntza Sailak bere ardura sahiesteko bidea erraztuz adostasunak ez dira posible izango.

ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok egoerari irtenbide egoki bat eman, negoziazioa bideratu eta langileen eskaerei erantzun serio bat emango dioten adostasunak erdiesteko helburuan berresten gara. Helburu horrekin eta bereziki azken asteetako gertakariak kontuan izanik gauzatu dugu gaur arratsalderako bilera deialdia.

Sindikatuon ustez, ez patronala ez eta Hezkuntza saila ere bilerara ez agertzeko erabakia oso larria da eta arduragabekeria nabaria erakusten du. Patronalak gaurko bilerara ez etortzeko hartutako erabakiak argi erakusten du adostasunetara iristeko eta negoziaketarako inolako borondaterik ez duela. Aldi berean, bilerara ez etortzeko erabakia Hezkuntza Sailak ezer esan aurretik publiko egin izanak, bide eman dio Hezkuntza Sailari gatazka honen irtenbidean inplikatu eta parte hartu gabe jarraitzeko.

Gogoratu behar da mobilizazio eta greba dinamika honetara iritsi aurretik, hamaika bilera eta mota guztietako ekintzak gauzatu bagenituen ere 10 urtez Lan Hitzarmena berritu gabe duten langileen eskaerek erantzun serio bat izan eta akordioak ixteko saikeran, patronala ez dela mugitu greba dinamika indartu arte.

Baita Urtarrileko greba egunen ondoren eta Martxokoen aurretik, sindikatuok Kristau Eskolarekin izandako bileretan adostasunak erdiesteko aukera eman zezaketen zenbait planteamendu egiteko prest agertu zela patronala ere. Tamalez ordea, eta zergatiak ezagutzen ez baditugu ere, patronalak atzera pasusu nabariak eman ditu egindako planteamendu eta edukietan. Horrela, azken mahai negoziatzailera ekarritako eduki eta planteamenduek aldebiko bileretan egindakoekiko atzera pausoak ematea suposatzen dute eta adostasunak erdiestea zailtzen dute. Gainera, patronalek mahai horretan erakutsitako jarrera erabat itxia izan da, azken proposamen hau definitiboa eta aldaezina dela adieraziz.

Honi, Hezkuntza Saila gatazka hau bideratzeko erakusten ari den inplikazio eza eta parte hartze aktibo falta gehitzen zaizkio, bai guraso elkarte bai Eusko Legebiltzarrak berak ere luzatutako eskaerari muzin eginez. Hezkuntza Sailak sindikatuokin izandako bilerak sindikatuon eskariz izan dira, jadanik sektorean 18 greba egun gauzatu ondoren gainera. Besteak beste, Hezkuntza Sailari eta patronalei gela itxieragatik lanpostua galdu dezaketen langileen birkokapenaren inguruko planteamendua orain dela 4 urte helarazi bagenien ere, orain dela bi hilabete inguru arte ez du eman Hezkuntza Sailak gai honi buruz hitzegiten hasteko inolako pausorik.

Testuinguru honetan, sindikatuok, bai patronal eta bai Hezkuntza sailari adostasun horiek lortzeko giltzarriak jasotzen dituen dokumentu bat helarazi genien pasa den asteko mahai negoziatzailearen ondoren. Dokumentu haren inguruko erantzun ofizialik jaso ez dugun arren, komunikabideen bidez egindako adierazpenen baitan ez patronal ez eta Hezkuntza Sailaren aldetik ere inolako pausorik emateko asmorik ikusten ez genuenez, LHKan bilera deialdi bat luzatu genien gaur arratsalderako. Gaurkoan bilerara ez agertzeko erabakia hartu badute ere, sindikatuok bilera deialdia luzatzen jarraitzen diegu edozein leku eta unetan.

ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok argi daukagu adostasunetara iristeko eta langileen eskaerei tajuzko erantzunak emanez gatazkari irtenbidea emateko ezinbestekoa izango dela patronalen aldetik negoziaziorako borondate erreala eta hezkuntza sailaren inplikazioa. Gatazka honi irtenbide egokia emateko ardura eta aukera patronal eta Hezkuntza sailarena da.

Beraz, sindikatuok bai patronal eta bai Hezkuntza Sailari galdegin nahi diegu bakoitzak bere ardurak bere gain har ditzala, eta behingoz bai langile, bai familia eta bai ikasleen onuran, gatazka honi irtenbide egoki bat emateko neurriak eta erabakiak har ditzatela.

?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.