Patronala berean mantendu da eta ez du aurreko bilerara eramandako proposamena aldatu; sindikatuok proposamen hori aho batez baztertu genuen duela egun batzuk. Ez dugu ulertzen zer dela eta egin duen patronalak deialdi berria; izan ere, betiko jarrera ezkorarrekin azaldu da negoziazio mahaira; jarrera hau arduragabekeria galanta da. Ondorioz, dei egiten dio ELAk Adegi patronalari eta enpresaburuei zentzuz joka dezaten negoziazioa posible egiteko.
"Grafikagintza alorrean lan egiten dugunok lan hitzarmen eguneratua behar dugu lana eta bizimodua bateragarriak izan daitezen eta, bide batez, aberastasuna banatu eta langileok ere irabazi dezagun. Bihar beste greba egun bat aurrera aterako dugu".