2022-05-30 07:38
Pasaiako Etxez Etxeko Zerbitzuko langileak greba mugagabean daude maiatzaren 23tik, hitzarmen propio baten alde. ELAk salatu du Gipuzkoako garbiketa-hitzarmena aplikatzen diela, beren lanak sektore horrekin zerikusirik ez duenean. Orain, Pasaiako ELZko langileek Oarso-Bidasoa eskualdeko lan-baldintza txarrenak dituzten zerbitzu horretako langileak izateari uzteko borrokatzea erabaki dute.

Zerbitzu honen titularra Pasaiako Udala da, eta zerbitzua EULEN enpresaren bidez kudeatzen da. Azken kontratuan (2020an), Pasaiako Udalak zerbitzuaren prezioa %10,18 igo zuen, baina igoera hori ez da langileengana iritsi; aitzitik, oso-osorik enpresaren esku geratu da.

Pasaiako Etxez Etxeko Zerbitzuko langileek borrokan jarraitzeko erabakia hartu dute, hitzarmen duin bat lortu arte, eta, horretarako, Pasaiako herriaren, erabiltzaileen eta haien senideen babesa eta ulermena eskatu dute, horiek baitira kolektibo horren lan-baldintza eskasak pairatzen dituztenak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.