Harrigarria bada ere, bi kasuetan karrerako funtzionario bakar batek ere ez zuen eskuratu eskainitako bi lanpostuetako bat ere. Lehenengoan, deialdia hutsik geratu zen (hautagaietako bat bera ere ez zen egokitzat jo), eta lanpostua aldi baterako kontratazio-poltsen bidez bete zen (204 hautagaik osatutako poltsa txikia da, Osakidetzako kategoria-poltsa ugarietako 3.000tik gorako hautagaien aldean).
Bigarrenean, izendapena bitarteko funtzionario bati ere esleitu zitzaion; baina, kasu honetan, ez dakigu deialdira aurkeztu zen edo aldi baterako kontratazio-zerrendatik izendatu zuten.
ELAk behin eta berriz salatu du Osasun Saileko pertsonala (aldi baterakoak zein finkoak) hautatzeko eta kontratatzeko sistema osoa ustel dagoela. Azaldutako gertaerak ohikoak dira eta Osakidetzaren azken LEPean ere gertaturikoak, denen agerian geratu direnak, kultura eta praktika batzuen adibide baino ez dira. Horren azpian dagoen sistema halakoa da, denek ezagutzen duten eta askok onartzen duten status bat, non gutxi batzuek erabakitzen duten nork lan egingo duen eta nork ez, bai aldi baterako postuetan, bai plaza finkoetan.
Ez gaude gertaera isolatu baten aurrean, langile batzuen jokabide oker baten ondorio dena, Murga Sailburuak berak nahi duen bezala. Ezta milaka langile zalantzan jartzen ere. Salatzen duguna da langileak hautatzeko sistema ustel bat indarrean egon dela eta badagoela oraindik ere, eta sistema horretan Osakidetzako eta Osasun Saileko zuzendaritza eragile bat gehiago izan dela, batzuetan parte-hartze aktiboarekin eta beste batzuetan langileen hautaketa irregularra onartuz eta ahalbidetuz.
Behin betiko amaitu behar da sistema horrekin, eta, horretarako, osasun publikoak dituen arazo larriei heldu behar zaie, eta aldaketa sakonak egin behar dira egungo politiketan: osasun publikoan inbertsioa handitu eta giza baliabideak eta baliabide materialak handitu; aldi baterako eta iruzurrezko kontratazioarekin amaitu (% 40ko tasa du gaur egun); herritarren asistentzia-kalitatea bermatu, eta osasun publikoa pribatizatzeari utzi.
Kontrakoa, propagandatik eta aurpegi-aldaketa soiletatik harago, Gobernuaren apustu irmoa da enplegu-sistema klientelar horri eustearen alde eta osasungintza pribatuari atea irekitzearen alde.
Hau da orain arte gertatu dena:
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.