2019-06-04 12:27
SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek eta Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak Euskal Osasun Zerbitzuaren borondate eza salatu dute Lehen Arretako arazoei konponbidea emateko orduan. Lehen Arretako egungo eredua "guztiz eskaxa" dela adierazi dute sindikatuek eta Osakidetzari bere jarrera zuzentzea eta profesionalen beharrizanetan oinarritutako konponbideak martxan jartzeko exijitu diote.

Osakidetzak gaurko Osasungintzako Mahai Sektorialean programatutako bilera bertan behera utzi ondoren, SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK sindikatuek eta Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak Osakidetzaren negoziatzeko borondate eza salatu dute Lehen Arretako gatazkari soluzioak bilatzeko. "Osakidetzak errespetu falta itzela izan du erabakiak hartzea atzeratzeko Mahai Sektoriala bertan behera uztean, unilateralki eta horretarako arrazoirik eman gabe. Hala ere, Lehen Arretan lan egiten duten kolektibo guztientzat eskatutako aldarrikapenei irmo eutsiko diegu".

"Apirileko eta maiatzeko greba egun bien ostean, Osakidetzak langileen aldarrikapenak alde batera utzi eta gai-ordeneko puntu bakarra Lehen Arretako gatazka zuen Mahai Sektorialeko bilera bertan behera utzi duela salatu nahi dugu plataformak eta sindikatuok".

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.