ARGIA.eus

2019ko ekainaren 25a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-06-07 17:18
Osakidetza eta Osasun Saila zinismo izugarriaz ari dira prozesu hau kudeatzen, egoera guztiaren jakitun izan baitira. Are gehiago, ELAk bere burua eskaini du lobby horrek eragingo dion presioari elkarrekin aurre egiteko behin eta berriro. Eta orain asaldatu itxurak egiten dituzte, prozesu hau bere pasibitaterik gabe ematea ezinezkoa izango litzatekeenean, besteak beste gure sindikatuak kontrataziorako eta EPEetarako eskatutako gardentasun neurriei muzin egin dielako.

ELAk orain hiru aste bilera eskatu zion Giza Baliabideen Zuzendaritzari garapen profesionalaren etenaren ondorioz langileei ordaindu beharreko 100 milioi euroei buruz hitz egiteko; gogoratu behar dugu epai hori ELAk irabazia dela. Bilera horretarako arrazoia ez zen arren, ELAk mediku espezialisten azterketetan izandako irregulartasunei buruzko azalpenak exijitu zituen.

Era berean, bilera horretan ELAk, berriz ere, bere burua eskaini zuen hainbat mediku espezialitateko zerbitzuburuek eratu duten lobbyari aurre egiteko. EPE honetako azterketa askotan gertatutakoa ez da gertakizun isolatu bat izan, baizik eta sistema ustel baten adibide bat besterik ez, eta sistema horren buruak hainbat mediku-zerbitzuburu dira. Hauek kontrolatzen dute beren zerbitzuetan nork egingo duen lan, hala behin-behineko kontratuekin, nola EPE ondorengo kontratu finkoekin, administrazioan lan egiteko printzipio guztiak alboratuta eta zerbitzuen kalitatearen kaltetan.

ELAk, Azkuna sailburu zen garaitik, bere burua eskaini du sistema ustel horri aurre egiteko, baina ezezko erantzuna jaso du beti. Darpon sailburuarekin izan ditugun bi bileretako batean ere eskaintza berdina egin genuen eta ezezko erantzuna jaso genuen berriz ere. Astelehenean izandako bilera horretan, berriro egin genuen eskaintza hori.

Sistema honekin amaitzeko, besteak beste, hurrengo neurriak eskatu genituen EPE deialdiaren aurretik:

  • Azterketa goitik-behera IVAP-HAEE institutuak egitea, ez soilik galderen kustodia.

  • Partaide gutxiko kategorietan parte-hartzaileen zerbitzuetako lankideek tribunaletan parte-hartzeko debekua izatea.

  • Sindikatuok tribunalen eztabaida guztietan entzule moduan parte hartzeko aukera.

  • Tribunalen erabaki guztiak publiko egitea.

Neurri hauek, beste batzuekin batera, eskatu genituen bereziki mediku espezialisten EPEetan izan ohi diren ?berezitasunei? aurre egiteko, eta Osakidetzak entzungor egin zigun. Behin-behineko kontratazioaren gardentasuna bermatzeko ere hainbat neurri exijitu izan ditugu, horiekiko ere Osakidetza erabat entzungorra izan da.

Osakidetza eta Osasun Saila zinismo izugarriaz ari dira prozesu hau kudeatzen, egoera guztiaren jakitun izan baitira. Are gehiago, ELAk bere burua eskaini du lobby horrek eragingo dion presioari elkarrekin aurre egiteko behin eta berriro. Eta orain asaldatu itxurak egiten dituzte, prozesu hau bere pasibitaterik gabe ematea ezinezkoa izango litzatekeenean, besteak beste gure sindikatuak kontrataziorako eta EPEetarako eskatutako gardentasun neurriei muzin egin dielako.

Zinismo horren adibide garbia da Osakidetzak gaur deitutako EPEaren Jarraipen Batzordeko bilera. ELAk ez du Osakidetzaren partetik inolako informazio edo jakinarazpen ofizialik jaso egoera honen inguruan. Medioen bitartez jakin izan dugu lau kategorietako EPEa eten egin duela. Hori egin beharrean -eta gai honen garrantzia kontutan harturik, ordezkaritza daukagun sindikatu guztioi behar bezalako informazioa eman beharrean-, Osakidetzak nahiago izan du Jarraipen Batzordea deitzea, non EPEa sinatu zuten sindikatuak bakarrik dauden. Hona hemen Osakidetzako zuzendaritzaren borondatearen adibide garbia.

Bilera horren ostean Osakidetzak jakinarazi du azterketa guztiak errebisatuko dituela baina EPEko egutegia mantentzen duela. ELAk berriro eskatu nahi dio Osakidetzari ikerketa sakona hasi dezan eta sendagileen kategoria guztietako hautapen prozesua eten dezan, gertatu dena argitu eta beharrezko neurriak hartu bitartean.

ELA asko poztu da behingoagatik sistema horretan dauden kide batzuek egoera salatzeko ausardia izan dutelako; ez da batere erabaki erraza. Beldurrak bakarrik lortu du orain arte sistema ustel hau mantentzea. Argi dugu ere ustelkeria azaleratzen hasi ondoren hau ez dagoela gelditzerik. Horregatik, langileei dei bat egiten diegu: langileen intereserako onena ahal bezain pronto norberak dakiena jakinaraztea da; ELAk hori egin nahi duten langile guztiei bere babesa emango die.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.