2020-12-02 12:09
Aurrera jarraitzen du aberastasunaren banaketa bidezkoagoa bat lortzeko Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta garatzen ari den mobilizazio kanpaina. Herri ekimenen honek egindako deialdiari jarraituz, goizean mobilizazioak egin dira Gasteiezen â€'Legebiltzararen aurreanâ€' eta Donostian â€'Egia auzoan, Tabakaleranâ€'. ‘Ondasuna Banatu. Eskubideak Bermatu. Zerbitzu Publikoak Garatu’ lelopean, bertan bildu diren lagunak honakoa eskatu dute: ondasuna banatu, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak lehenetsiko dituzten aurrekontuak.

Mobilizazio hauen hurrengo hitzordua abenduaren 4an izango da, Bilbon â€'11:00tan Euskadi Plazanâ€'. Gainera Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bat egiten du abenduaren 5erako EAEko pentsionisten mugimenduak pentsio publikoen defentsan deitutako mobilizazioekin. Kanpaina hau bukatzeko, abenduaren 13an hitzordu hirukoitza egongo da, Gasteizen, Bilbon eta Donostian.

Azaroaren 28an Iruñean egindako manifestazioa handiak â€'bertan 2.000 lagun elkartu zirenâ€' agerian uzten du gai honek herritarren artean daukan babesa. Izan ere, Covid-19ak sortutako pandemiak are eta nabarmenago egin du zerbitzu publikoak garatzearen beharra. ELA herri ekimen honen parte da, eta kanpaina honen baitan antolatu diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatzen dio sindikatuko militantzia osoari.

 

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ALDARRIKAPENAK

1.Zerbitzu publikoak garatu.

• Zaintza lanen, osasungintza publikorako lanean ari diren zerbitzuen, administrazio publikoek azpikontrataturiko zerbitzuen eta anbulantzia zerbitzuen berehalako publifikazioa, langile guztien subrogazioa eta finkatzeko salbuespenezko prozedura bat bermatuz. Esparru hauetako lan baldintzak langile publikoen lan baldintzekin parekatzea. Horretarako beharrezko partidak bideratzea.

• BPGaren %6 hezkuntzara bideratzea. Hezkuntza publiko, euskaldun, plural, laiko, doakoa eta aniztasuna integratuko dituena ardatz izango duen euskal hezkuntza sistema propio eta inklusibo bat berma dadin.
• BPGaren %7 osasungintzara bideratzea.

2. Zaintza eredua aldatu eta jaiotzatik heriotzara zaintza bermatuko duen kalitatezko zaintza sistema publiko, unibertsal eta doakoa bermatzeko administrazioek 10.000 lanpostu sortzea eta horretarako beharrezko partidak bideratzea.

3. Pobrezia eta bazterketa sozialaren kontrako HELean planteaturiko neurriak.

• DSBEa eta EBa gutxieneko soldataren %100a. • Etxebizitza eskubidea.

4. 1080 eurotako gutxieneko diru-sarrera erretiroa hartua duten pertsonentzat.

• Pentsioak 1080 arte osatzeko neurriak hartu/partidak bideratu.a

5. 1.200 euroko gutxieneko soldata/35 orduko gehienezko lanaldia sektore publikoko azpikontrata guztietan bermatzea.

6. Proposamen honek suposatzen duen gastu igoera guztia eta testuinguru honetan sortuko den zor publiko guztia errenta altu, kapital-errenta eta enpresen irabazien gaineko zergen kontura izatea.

7. Administrazio-egoera irregularrean eta ezkutuko ekonomian lanean ari diren pertsona guztien erregularizazioa bermatu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.