2019-04-01 17:08
ELAk deituta, Gipuzkoako zahar-egoitzetako langileek 27 eguneko greba aldi berriari ekin diote lan hitzarmenaren defentsan. Greba txanda berria apirilaren 1etik 12ra, 26tik 30era eta maiatzaren 1etik 10era luzatuko da. Donostian egindako ekitaldian, Adolfo Muñoz `Txiki´ ELAko idazkari nagusiak gogor salatu du Olanoren gobernuak ez duela zintzo jokatu gatazka honetan.

Gipuzkoako zahar-egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileren lan baldintzak arautzeko negoziaketaz ari dira. 2017. urtean ekin zitzaion negoziazioari, alegia, orain dela bi urte; gaur egun, egoera hankaz gora dago. Denbora tarte honetan ELAk patronalaren gehiengoarekin aurre-akordioa erdietsi du; horren jakitun izan da hasieratik Gipuzkoako Diputazioa eta Gizarte Politiken Diputatu Maite Peña bera. Biek ala biek hasieratik ezagutu dituzte emandako pausoak eta lortutako aurreakordioa. Horrenbestez, Muñozek esan du Diputazioa gezurretan ari dela uneoro eta ELAk patronalekin sinatutako aurreakordioa faltsutzera iritsi dela bere bertsioa sinesgarria izan dadin.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.