2019-11-21 16:13
Nafarroako Bidaiarien Garraioko sektoreko hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta zegoenez, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek bi orduko lanuztera deitu zuten, azaroaren 21erako, eta jarraipen ugaria izan du. Halaber, elkarretaratzeak egin dira Iruñako eta Tuterako autobus-geltokietan.

Sektorea ia desarautua dago. ELAk lanaldien kontrola exijitzen du, eta horretarako ezinbestekoa ikusten du gidari guztiek lehen kilometrotik kontrol txartela jartzea. Legeak soilik derrigortzen du txartela jartzea basetik 50 kilometro ateratzen badira.

ELAk ere proposamen bat egin du, honako helburuarekin: enpresek malgutasuna erabiltzen badute hau urtean ordu gutxiago lan izatearen truke izan dadila, jai-egunak pilatuz. Gainera, honek suposatuko luke sektoreko langileek lanaldi partzialak handitu ahal izatea, lanaldi osoak bihurtuz. Grebaren beste helburu bat azken urteetan eman ez den eros-ahalmenaren berreskuratzea dago.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.