Lasarte-Oriako Michelin enpresako mobilizazioek eta grebek aurrera jarraitzen dute, zuzendaritzak egindako eskaintzaren ondoren. Gaur, ekainak 5, 24 orduko greba deitu dute. Bertan, auto karabana bat egingo da 9:30etan eta manifestazioa Lasarte-Orian 17:00etan enpresako atezaindegitik.
Batzordearen aldarrikapenek maiatzaren 3an atal sindikal guztiek sinatutako gutxieneko akordioan ezarritako berberak izaten jarraitzen dute:
Soldata guztiak inflazioarekin lotzea.
Erosahalmenarik ez galtzea bermatzen duten soldata igoerak.
Kontuan hartzea plataformak Hileko Ordainketa Sistemari buruz jasotakoa, eta, bereziki, gutxieneko soldata.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.