2023-06-06 08:16
Enpresa zuzendaritzaren hitzarmena berritzeko azken proposamenak ez du langileen erosahalmena bermatzen.

Tolosako Pasabaneko SA-ko langileak mobilizazioetara bueltatuko dira datorren astean. Izan ere, hitzarmenaren negoziazioan aurrerapausoak emanda zeuden arren, azken asteetan enpresak uko egin dio langileen eros ahalmena bermatzeari. Soldatan KPIaren igoeraren bermerik gabe, langileak mobilizazioak areagotuko dituztela adierazi dute.

Hau horrela, datorren astean ekingo diete mobilizazio berriei. Ekainaren 6 ean, goizeko 11:00tatik 13:00etara burutuko dute lehen lan uztea, Tolosako Triangulo plazan elkarretaratzea ere antolatu dutelarik.

Hurrengo asteetan, Ekainaren 13an, 20ean eta 27an burutuko dituzte lan uzteak, 11:00etatik 13:00etara. Kasu hauetarako ordea manifestazioak antolatuko dituzte, Tolosako Triangulo plazatik abiatuta, San Francisco kaleko 45. zenbakiraino.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.