2025-03-25 16:54
Lanuzteak martxoaren 27an eta 28an egingo dira enpresaren aurrean.

Natra Oñatiko (Gipuzkoa) enpresa batzordeak (8 ELA, 5 LAB) mobilizazioak deitu ditu langile baten kaleratzea dela eta. Sindikatuek uste dute enpresak erabilitako argudioak ez datozela bat errealitatearekin. Horregatik, salaketa jarriko dute eta langileari elkartasuna adierazteko mobilizatuko dira.

Lanuzteak ostegunean izango dira, martxoaren 27an, 10:00etatik 11:00etara eta 16:00etatik 17:00etara; eta ostiralean, martxoaren 28an, 05:00etatik 06:00etara.


 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.