ARGIA.eus

2019ko apirilaren 25a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-02-11 22:50
Lehen Arreta Arnasberritzen Plataformak adierazi bezala, ELAk ere azpimarratu nahi du egoera larria dela, eta plataformak egindako mobilizazio deialdiaren aurrean zenbait hausnarketa zabaldu nahi ditugu.
  • Urtetan zehar, ELAk osasungintza publikoaren eraispena salatu izan du, baita Osakidetzak bizi duen egoera larria ere. Guzti hori, gure agintarien murrizketa politiken ondorio zuzena da: lanpostuen suntsiketa; plantilla gero eta txikiagoak; behin-behinekotasun tasen igoera (gaur egungo tasa %38an kokatzen da); zerbitzuen pribatizazioa; bajak eta absentziak ez dira ordezkatzen; hutsik dauden lanpostuak ez dira betetzen; iruzurra behin-behineko kontratazioan; lan kargak gero eta handiagoak; erosahalmenaren galera; gaixotasun bajen zigorra; etab. luze bat. Zuzeneko murrizketak aipatu behar ditugu ere, Garapen Profesionalean egindakoa adibide argia delarik. Egoera hau izanik, lanuzte eta mobilizazioak burutu ditugu.
  • Lehen Arretari dagokionez, orain arte azaldutakoari bi arazo gehitu behar zaizkio, ELAtik salatu izan ditugunak: alde batetik, Osakidetzak Lehen Arreta desegiteko apustua egin du eta ESIetako estruktura berriak horretan sakontzen du; eta bestetik, Lehen Arretako medikuen eskasia. ELAk aspaldian eman zuen arazo honen berri. ELAtik salatu eta aurreikusi genuen egoera, zoritxarrez, heldu egin da eta hori dela eta, Lehen Arreta oso egoera larrian dago. Osakidetzak, egoera konpontzeko neurriak hartu beharrean, partxeak jarri ditu martxan. Partxe horiekin lortu duen bakarra izan da langileak gainkargatzea eta eskaintzen den arreta kalitatea okerragotzea.
  • Egoera deskribatutakoa izanik, SATSE, SME eta UGTk Osakidetzarekin sinatutako akordioak ez ditu arazo larri hauek konpondu. Akordio hori, aldiz, txeke txuri bat izan da Gobernuarentzat eta sektoreko mobilizazioak eta grebak neutralizatu egin ditu.
  • ELAk beti azpimarratu du mobilizazioa dela egoera honi buleta emateko bide bakarra. Horregatik albiste ona da plataforma planteamendu honekin ados dagoela ikustea. Gogoratu behar dugu, plataformaren aldarrikapen asko ELAren errebindikazio historiko eta sistematikoak direla: jubilazio eta bakante guztien ordezkapena; plantillen egonkortasuna; plantillen tamaina egokia; aldizkako EPE masiboak, plantillak egonkortzeko; behin-behineko zerrenden gardentasuna; garapen profesionala langile guztientzat; ospitalizazio osagarria anbulategietako administrazio langileentzat; soldata arrakalaren ezabapena; kontziliazio neurriak; etab... Gaur egun, lanean jarraitzen dugu errebindikazio guzti horien alde.
  • Plataformako kide batzuekin jarri gara harremanetan eta adierazi nahi dugu prest gaudela kontaktu horiek indartzeko, diagnostikoa eta urratsak konpartitzeko helburuarekin. ELAn kalitatezko osasungintza publiko baten alde lanean jarraituko dugu.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.