2023-09-29 10:16
'Grebek jarraituko dute gauzak konpontzen ez diren bitartean', ziurtatu du ELAko idazkari nagusiak ETBko Egun On Euskadi saioan. Zerbitzu publikoetan, esaterako. Izan ere, soldatetan %20ko erosahalmenaren galdera izan dute lagile publikoek, eta ezengonkortasunak jarraituko du, deitutako egonkortze faseak ez direlako aski: 'Hezkuntzan, adibidez, 14.000 behin-behienekoetatik 4.000 langile egonkortzea proposatzen du Gobernuak. Osakidetzan lautik hiru geratuko dira egonkortzeko aukerarik gabe'. Horregatik, Lakuntzak dio Jaurlaritzak aukera galdu duela, ez duelako inolako asmorik erakusten negoziatzeko eta Iceta Legeak dioen %8 behin-behenkotasun mugara iristeko.

Ildo horretan, berretsi du sindikatuen gehiengoak Hezkuntza Publikorako propio deitutako grebaren garrantzia, LABek bat ez egin arren: “LABek arazo bat dauka azaltzeko zergatik hezkuntza publikokoa den greben artean salbuespena. Sindikatu guztiak gaude zerbitzu publikoetako deialdian, itunpeko ikastetxeetakoan edota unibertsitatean”, gogorarazi du, “eta hezkuntza publikoan ez? Zergatik ez du nahi? Akordio bat duelako aurretik lotuta gutxiengoan, eta jakinda eskasa dela. Zergatik sinatu du? Akordio politiko bat dagoelako Hezkuntzan, EH Bildu ere badagoena, eta LABek babes sindikala eman dio akordio horri”.

Era berean, Lakuntzak azpimarratu du inflazioaren atzean daudela enpresa handien gero eta handiagoak diren etekinak eta espekulazioa, ez langileen soldata igoera. Areago, pobretze fase batean gaudela ziurtatu du. Horregatik, aberastasuna hobeki banatzeko ezinbestekotzat jo du fiskalitatea aldatzea, areago zerbitzu publikoak hobetu nahi badira.

Espainiako presidentetzarako inbestidura ere aukera gisa ikusten du idazkari nagusiak, baina konfrontatzeko eta lehentasunak zehazteko gai badira Euskal Herriko alderdiak. “Kataluniakoek zer eskatzen duten badakigu: amnistia eta autodeterminazioa. Euskal Herrikoak zehazki ez”. Horregatik, “debaldeko” inbestidurarik ez du nahi Lakuntzak, Lehendakariak defendatutako aldebiko eredua baztertu eta autogobernuaren higadura eteteko edukiak eta konfrotazioa beharrezkoa delako.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!