"Patronalak gobernuak direnean, lan baldintzen galera sektore pribatuan baino okerragoa da". Horregatik, nahiz eta sindikatuei grebara joateko "ezinegona" leporatu, Lakuntzak gogorarazi du "urteak daramatzagula hobekuntzak aldarrikatzen, grebara jotzen dugunean bakarrik konpontzen direnak".
Egonkortze prozesuekin ere kritiko agertu da, sektore publikoko 47.5070 langileetatik % 72k baino gehiagok ez baitute postua finkatuko. "Lau langiletik bat bakarrik egonkortuko da".
Horregatik guztiagatik, uste du "propaganda politikoa" alde batera utzi eta akordioak erraztuko dituzten edukiak mahai gainean jarri behar direla, aurrekontua benetan handituz eta plantilla egonkortuz. "Elkarrizketa, negoziazioa eta akordioa behar dira". "Orain baino askoz ere plangintza eta proposamen anbiziotsuagoa egiten ez bada, arazoek bere horretan jarraituko dute".
Elkarrizketa HEMEN