2019-01-10 09:07
Itunpeko ikastetxetan beste zortzi eguneko greba deialdia egin berri denean (otsailak 16-25) ELAko Irakaskuntzako arduradun Miren Zubizarretak modu positiboan baloratu du gizarte ekimeneko ikastetxetako gurasoak biltzen dituen FECAPP elkartearekin sindikatuek izandako bilera. Batzarra aldarte onean garatu dela baieztatu du Euskadi Irratiko Mezularia saioan egin dioten elkarrizketan. Azaldu duenez, gurasoak euren seme-alaben hezkuntzaren kalitateagatik kezkatuta egotea erabat ulergarria da, baina azaldu dietenez, langileen aldarrikepenek erantzuna izango balute horrek eragin zuzena izango luke hezkuntza kalitatean. Izan ere, gogora ekarri duenez, lan kargak arindu, eta klaseak behar bezala prestatu zein ikasleei jarraipena egiteko lan orduak errespetatzea aldarrikatzen ari dira langileak, besteak beste.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.