2020-10-31 12:28
Asko dira pentsionistek eta erresidentzietako egoiliarren senideek elkarrekin dituzten kezkak. Horietako bat zahar etxeetako egoera da. Kezka lehenagotik zetorren, baina Covid-19ak eragindako krisiak bi mugimendu hauen arteko elkarlana sendotu du. Horren lekuko eguerdian Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin diren manifestazioak.

Milaka izan dira deialdiari babesa erakutsi dioten herritarrak. ELAk â€'Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren kide den heineanâ€' bat egin du deialdiarekin, eta elkarlan honen garrantzia azpimarratu nahi du. Erresidentzietan bizi den egoerak argiki uzten du eredu honek ez duela funtzionatzen eta aldaketa ezinbestekoa dela. Ezinbestekoa da zaintza sistema publiko, unibertsal eta doako aldarrikatzea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.