2018-10-04 11:00
Oraingoan ere Mercedesen lan egiten dutenek ordainduko dute egoera. Batzuk bahitutako lanorduak datorren urteko larunbatetan egin beharko dituzte. Ebentualek ere, soldata-eskala bikoitz eta hirukoitza pairatzeaz gainera, etxera bidaliko dituzte iruzurrezko kontratuak izan arren; gerta liteke ere finikito negatiboak jasotzea, orduak zorretan dituztelako.

Mercedesek Gasteizko lantegiani urrian, azaroan eta abenduan lanegunak indargabetzeko asmoa duela eta, ELAk honakoa adierazi nahi du:

  • Erabakiaren oinarrian ez dago arrazoi produktiborik; gure iritziz automobil enpresek presio politikoa eragin nahi diete administrazioei, hauek ibilgailuen erosketa susta dezaten.

  • Gasteizko lantegian aurten 147.000 ibilgailu egingo dira (soilik produkzio marka baino 3.000 gutxiago).

  • Enpresak nahieran baliatzen du Lan Hitzarmenak ematen dion malgutasun aukera izugarria, bitartean ez duelarik betetzen aldi baterako kontratuetan legea. Lan ikuskaritzak eta auzitegiek egiaztatu dute aldi baterako kontratua duten langileek eginkizun estrukturalak betetzen dituztela eta, horrenbestez, beren kontratua mugagabea izan beharko litzatekeela.

  • Oraingoan ere Mercedesen lan egiten dutenek ordainduko dute egoera. Batzuk bahitutako lanorduak datorren urteko larunbatetan egin beharko dituzte. Ebentualek ere, soldata-eskala bikoitz eta hirukoitza pairatzeaz gainera, etxera bidaliko dituzte iruzurrezko kontratuak izan arren; gerta liteke ere finikito negatiboak jasotzea, orduak zorretan dituztelako.

Gainera, neurriok guztiok gertatzen dira enplegu-erregulazio espedientea ezartzeko mehatxua etengabea delarik. Azkenik, ELAk nabarmendu nahi du bide juridikotik zein sindikaletik egingo diola aurre enpresaren zuzendaritzari, honek abusuren bat egin nahi duenean edota lan legedia urratzen duenean.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.