2019-04-17 12:05
Apirilaren 16an Mercedesek hitzarmenaren sinatzaileei jakinarazi zien beste aldebakarreko neurri bat, zeinetan hamaikagarrenez aldatzen zien aurten egutegia langileei, bere buruari ezarritako produkzio beharrei egokitzeko. Mercedeseko egutegi dantza horretan, Gasteizko fabrikako langileak bahitzea erabakiz, beste behin inongo prozedimendu legalik jarraitu gabe, langileen bizitza errespetatu gabe eta pertsonen lana eta familia bateragarri egin gabe, komunikatu dute berriz ere urte hasieran urteko egutegian jarrita zauden oporrak aldatuko dituztela.

 

Ez da ahaztu behar erez, bahitze jendetsu honetan kaltetuak izango direla azpikontratetako langile asko eta asko, zeinak beherala eta men eginez moldatu  behar diren, kontutan izan gabe ea zentzua duen edo ez enpresa nagusiak dioena.

Neurri honekin Mercedesek bere benetako aurpegia erakuzten du berriro ere: oso asumituta izanik    arau guztien gainetik dagoela, eta, bere esku dagoen guztia egingo duela langileek onartu dezaten Euskal Herriko mozkin handienetakoa duen enpresak eskubidea emanten dioa langileen ahotsa eta borondatea bahitzeko eta denak berdin jarraitzeko. Garai batetik honera, ordutegi-malgutasuna balizko gorabeherak absorbitzeko beharrean, tresna estrategiko bat bihurtu da mozkikan maximizatzeko; eta, hori guztia, noski, langileen kaltetan.   

Mercedesen benetako aurpegia hori da: behin-behinekoen kontratazio masiboa legeari iruzur egiten, egutegiaren aldebakarreko aldaketak egiten, kaleratze libreak enpresa gurtzen ez duten langileentzako beren esfera pribatuan bada ere eta akordioak egitea batzorde-txiringitoetan enpresako batzordearen bizkarrean eta langileen gehiengoaren borondatearen kontra.

ELAtik egonezinez ikusten dugu administrazioak horri mugak jarri beharrean nola alfonbra gorria jartzen dion eta nola erraztu egiton dion enpresari egin eta desegitea berak nahi duen moduan iritzi publikoak onartu eta bere egin dezan enpresa modelo bat dela, ahaztuz fede gaiztoko eta praktika enpresarial txarren eredua dela, eta langileen aspektu sozialak kontutan hartzen ez dituena.

Denbora asko daramagu salatzen enpresaren epe luzerako estrategia hau. Lobby gisa jardun nahi du eta administrazioen erabaki politikoak aldatu autogintza sektoreari dagokionez trukean langileen eskubideak erabiliz, benetan da lotsagarria eta errespetu falta itzela era horretan egitea et againera produkzio errekorrak egiten dituzten bitartean. Ez dugu justua kontsideratzen horrelakoak naturalizatzea eta normaltzat hartzea nola enpresak horrela jolastu dezakeen langileekin eta ustezko produkzio krisi hori langileek bizkar gainean jartzea zeinek inongo erantzukizunik ez duten, eta gainera, faltsua dena

Sindikatutik eta zentzu horrekin, bide juridiko eta sindikalak jorratuko ditugu aurre egiteko salbuezpeneko egoera horri: malgutasuna era horretan erabiltzea naturalizatzea Mercedesen langileen kaltetan.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.