Mercadonako langileek elkarretaratzea egin dute Nafarroako hitzarmen propio bat negoziatzeko eskubidea aldarrikatzeko, benetako arazoak konpontzeko eta Valentzian itxitako Estatuko negoziazioan gertaturikoa saihesteko helburuarekin.
ELAk Mercadonako zuzendaritzari jakinarazi dio, legalki zein sozialki, Nafarroako langileek euren lan baldintzak hemen negoziatu nahi dituztela. ELAk egindako horren inguruko inkesta batek dio langileen %93 horren aldekoa dela. ELAk Mercadonako zuzendaritzari bilera batera deitu zion Nafarroako negoziazio esparrua irekitzeko -hemengo hitzarmena negoziatzea guztiz legezkoa denez, Estatuan sinatutakoaz aparte-, baina zuzendaritzak erantzun zuen ez zela bilduko.
Langileen aldarrikapen nagusiak (ELAren plataforman sarturik) ondokoak dira:
Nafarroako langileak Valentzian sinatutako akordioaren aurka daude, konpondu beharreko arazoak ez direlako konpondu. UGTk eta CCOOek ez dituzte negoziatu benetan garrantzitsuak diren gaiak, eta konpondu gabe geratu dira. ELAk mobilizazioei eutsiko die Nafarroako negoziazio propioa lortu arte.