ARGIA.eus

2019ko uztailaren 17a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-02-06 11:42
ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGTk bat egin dute Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8rako deitutako greba feministarekin. Hala adierazi dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzan, nahiz Nafarroako Gobernuko Lan Sailaren aurrean, greba deialdia erregistratu ostean. Bertan azaldu dutenez, hau ez da ohiko greba bat, mugimendu feministak azpimarratu bezala, enplegutik haratago doalako, nahiz eta, gehitu dute, egun horretan 24 orduko greba deituko den lan merkatu arautuan ere.

Leire Txakartegi, ELAko berdintasun saileko arduradunak M8ko greba orokorrean lan merkatu arautuan emakumeek egingo duten plantoaren xehetasunak plazaratu ditu:

  • Biztanleriaren eta langileen erdiari zuzendutako greba orokorra izango da.
  • Enpleguan ere badaude milaka arrazoi emakumeok greba egiteko, guk sufritzen ditugulako prekarietatea eta diskriminazio egoera gordinenak: behin-behinekotasuna, kontratu partzialak, soldata arrakala (emakumeok gizonezkoek baino %24 gutxiago irabazten dugu)?
  • Martxoaren 8an zaintza lanak ere erdigunera ekarri nahi ditugu, eta lan hauei dagokien aitortza politiko, sozial eta ekonomikoa ematea aldarrikatuko dugu, sistema honek ez baitu funtzionatzen emakumeok musutruk egiten ditugun zaintza lanik gabe.
  • Martxoak 8an emakumeok planto egingo dugu lantoki eta etxeetan, kalera aterako gara beste eredu baten alde, bizitzak erdiguneak jarriko dituen eredu baten alde, eta horretarako, borroka sindikala eta feminista esku-hartuta joango dira.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.