2018-10-22 19:00
Euskal Herriko Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketak martxan dira jada. Urriaren 28ra arte abian izango diren topaketei Bilbon eman zaie hasiera, Bizkaia aretoan hain zuzen ere, ELAren ordezkaritza bat ere presente zela aurkezpen ekitaldian.

Gogoraratu aste osoan zehar hainbat ekitaldi izango direla. Halere, hitzordu garrantzitsuena urriaren 27an izango da, larunbatean, egun horretan ospatuko baita Feministon Herria Bilboko Areatzan. Egun horretan Euskal Herrian martxan dauden proiektu feminista ezberdinak ezagutzeko parada egongo da. Gainera, Emakumeen Mundu Martxaren nazioarteko topaketa hauetan izango diren 42 herrialdeetako emakumeek ere protagonismo berezia izango dute.

Informazio gehiago

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.