Azkenaldian DIAko supermerkatuetan hedatu den praktika salatu nahi da gaurko lanuztearekin. Izan ere, praktika sistematikoa da aldi baterako lan ezintasunarengatik langileak kaleratzea, inongo oinarri legalik izan gabe ere.
DIAn ELAk duen ordezkaritza sindikalaren arabera, eskandalagarriak dira bajan egonda edo bajan egotetik hurbil izan diren kaleratzeen zifrak: esaterako, Nafarroan 2017an izandako kaleratzeen ia % 90a izan zen egoera honetan. Hala, kasu hauetan kaleratze eskutitzak patroi berbera segitzen dute, termino berberak jasotzen dituzte.Horregatik guztiagatik, ELAk uztailaren 12an lanuztea egitera deitu du, 11:30 eta 12:30 bitartean.