Hezkuntza Departamentuko eta NUKFko ordezkariak hileko bigarren asteazkenero biltzen dira 0-3 zikloari buruzko lan batzorde batean.
Gaur, 0-3 zikloan ordezkaritza duten sindikatu guztiek deituta, ELA, LAB, Steilas, Afapna, UGT eta CCOO, Hezkuntza Departamentuaren aurrean elkarretaratzea egin dute, langileen ordezkariek bilera horietan parte hartu behar dutela eskatzeko.
Mobilizatzeko dinamikaren barruan, ekainaren 12an beste elkarretaratze bat egitea aurreikusten da, oraingoan Nafarroako Jauregiaren parean. Mobilizazioek gora egiten jarraituko dute langileek ikusle izateari utzi eta euren baldintzen negoziatzaile izatera igaro arte.