2025-07-24 13:41
Aurten, istripuhonekin, dagoeneko 32 pertsona hil dira lanean Hego Euskal Herrian, sei Bizkaian.

ELAk eskuratu dituen datuen arabera, gaur goizaldean, gaueko txandan, Transportes Iriondo azpikontratako langile bat hil da Ebaki XXI enpresaren instalazioetan izandako istripuan. Ebaki XXI zuraren sektoreko enpresa bat da, zura zerratzen eta eraldatzen duena, eta gaur egun 150 langile inguru ditu. Dirudienez, inguru horretako argiztapen baldintza eskasak izan dira istripuaren arrazoi nagusia. Dirudienez, enborretarako garraio-makina astun batek azpikontratako langilea kolpatu eta harrapatu du.

Beste behin ere, eta oraindik gertatutako ikertzen ari diren honetan, honako hauek dira ezbehar honetan erabakigarriak: enpresetan dagoen prebentzio kultura falta, lan arriskuen prebentzioaren arloan Legeak eskatzen duen koordinazio eza eta prebentzio eta babes neurrietan behar adinako inbertsio gabezia.

ELA sindikatuak elkartasuna eta babesa helarazi nahi die hildako langilearen senide eta lankideei. Enpresa Batzordeak hildako lankidearen oroimenez datozen egunetan egingo duen hurrengo mobilizazio deialdiarekin bat egitera deitzen du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.