2019-03-11 12:01
Martxoaren 8ko greba feministaren inguruko balorazio oso baikorra egiten dugu lana eta enpleguaren mundutik. Sektore feminizatuetan izan zuen jarraipena nabarmendu dute bereziki grebaren deitzaileek Donostian izandako agerraldian. Irakaskuntza publikoan zein itunpekoan, ikastoletan, ikastetxeetako jantokietan, erresidentzietan, kontserberetan eta garbikuntza alorrean esaterako emakume gehienek egin zituzten lanuzteak. Etxez etxeko laguntzan ere jarraipena itzela izan zen beraien aldez aurretik piztutako borrokari segida emanez. ELA, LAB, Eilas, Hiru, ESK, EHNE, Etxalde, CNT eta CGT sinduikatuek bultzatu zuten 24 orduko greba.

Bestelako zerbitzu batzuetan ere jarraipena oso garrantzitsua izan zen: telemarketing, merkataritzan, komunikabideetan, udalak, polikiroldegiak...Aipatzekoa da, era berean, emakumeak gutxiengoan dauden sektore batzuetan ere, industrian adibidez, emakumeek lanuzteak egin dituztela: CAF, Eaton…

Aipamen eta aitortza berezia egin zaie sektore feminizatu prekarioenetan lan greba egin duten emakumeei; jakina gainean, zein zaila den sektore batzuetan greba egitea eta batzuk ere ezin izan dutela beraien greba eskubidea gauzatu. Zerbitzu minimoetan egon diren emakume askokere ezin izan dute lan grebarik egin.

Eguerdiko mobilizazioak ere oso handiak izan zirela azpimarratu dute grebaren deitzaileek. Dozenaka mila emakumek parte hartu zuten Euskal Herriko hiriburu eta herri gehienetan. "Guzti honek garbi erakusten du emakumeen antolakuntza eta borroka ezinbestekoak direla emakumeen diskriminazio egoerak gainditzeko eta feminismoaren garaia dela ozen esateko. Lan munduan ere", adierazi dute.

Sindikatuok eta lan munduko ordezkariok enpleguaren ardatzean egiten genituen aldarrikapenak berresten ditugu. Greba honek aldarrikapen batzu serio hartzeko balio izaten ari da, erantzunkizun zehatzak dagozkien erakunde batzu beraien gain ardurak har ditzaten eta ez dezaten beste albo batera begiratu. Eta batez ere, bizitza erdigunean jarriko duen Euskal Herri libre eta feminista baten aldeko borrokan emakume* guztiok batera jarraitzeko.

Ikusi datuak

 

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.