2024-03-27 11:15
Artxandako funikularraren bidaien maiztasuna handitu egin dute, orain arte 15 minututik behin bazen, hemendik aurrera 10 minutik behin izango da. Hau da, lan karga nabarmen handituko da, eta ez da inolako antolaketa neurririk hartu.

Orduro lau bidaia egin beharrean, sei egingo dira hemendik aurrera Artxandako Funikularrean. Lan karga nabarmen handituko bada ere, ez da aurreikusi maiztasun berrira egokitzeko antolaketa neurririk. Adibide gisa, plantillak orain ezin du erregelamenduz jasotako etenaldia egin, txandak langileez hain justu izanik, ezinezkoa baita eten hori egitea.

Neurri hau, Funikularreko zuzendaritzak plantilla murrizteko duen obsesioarekin batera, kostuak merkatzeko da. Baina ondorioak, herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitata eta plantillaren osasuna okertzea da.

ELAk Artxandako Funikularra auzoko inguru sozialarentzako ezinbestekoa den azpiegitura gisa ulertzen du, eta auzokideei zerbitzu egokia eta langileentzako lan ingurune jasangarria bermatzea bilatu beharko litzateke. Hori dela eta, zuzendaritzak aurreikusten duen lanpostuen amortizazioa alboratzea eskatzen du, eta amortizaziorik ez gertatzeako beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko dituela adierazten du ELAk.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.