2022-08-05 10:16
ELAk CCOO, Semaf, LAB, Egie eta ESK sindikatuek adostutako hitzarmenaren aurkako botoa eskatuko du, langileak pobretuko dituelako eta aldarrikapen askori uko egin dielako

ELAk Metro Bilbaoko zuzendaritzak eta CCOO, Semaf, LAB, Egie eta ESK sindikatuek adostutako testuaren aurkako botoa eskatuko du; izan ere, hitzarmen hori onartuz gero, plantilla pobretu egingo da (ez du KPIa bermatzen) eta, gainera, aldarrikapen ugariri uko egingo zaie.
Ildo horretan, ELAk gogorarazi du LABek Metro Bilbaoko zuzendaritzarekin akordio horrekin bat egiteko hartutako erabakiak gehiengo urria baina nahikoa ematen duela hitzarmena eraginkortasun orokorrekoa izateko eta, beraz, deitutako lanuzteak bertan behera uzteko. Horrela, LABek Metro Bilbaorekin lan-baldintzak eta bizi-baldintzak defendatzeko prest zegoen plantilla desmobilizatzen lagundu egin du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.