2024-05-08 16:09
Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalak ez dira EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeetan lortutako akordioa betetzen ari. Eta ez dute epe laburrera betetzeko asmorik. Hala jakinarazi diete gaur, maiatzak 8, ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuei bi aldeen artean izandako bileran. Bertan adierazi dute, gainera, baldintzak berriz ere negoziatu nahi dituztela. Gauzak horrela, sindikatuek datozen egunetan iragarriko dute zein urrats egingo dituzten hitzarmena betearazteko.

Greba amaitzeko akordioa otsailaren 5ean sinatu zen, gizarte ekimeneko ikastetxeetan 14 eguneko greba egin ondoren. Hiru hilabete igaro dira ordutik, eta oraindik ez da betetzen ari. Bitartean, langileek akordioa bete dute eta lehenengo egunetik ari dira euren lanpostuetara joaten.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.