2024-04-25 13:14
Hiru greba egun arrakastatsuren ostean, Andoainen eta Anoetan greba bertan behera geratu da. Akordioak, gainera, urteko lanaldia 12 ordu murriztea eta malgutasunari eta beste soldata plus batzuei dagokienez hobekuntzak jasotzen ditu.

Andoain eta Anoetako CIE Orbelan Plasticoseko langileek greba mugagabea hasi zuten joan den astelehenean, apirilaren 22an, enpresa hitzarmen baten alde. Gaur, apirilak 25, akordio batera iritsi da ELA enpresarekin (bederatzi ordezkaritik 7 dauzka) eta langileen batzarrak greba bertan behera utzi du.

Hiru eguneko grebaren ostean, Andoaingo eta Anoetako Orbelan Plasticoseko platillak (CIE Automotive multinazionalaren industria kimikoko enpresa da eta 155 langile inguru ditu) akordioa lortu du hitzarmenerako, KPItik gorako soldata igoerekin.

Soldatei dagokienez, 2024an KPIa eta 475 euro gehiagoko igoera hitzartu da, 2025ean KPIa eta 500 euro gehiago, eta 2026rako KPI eta 512 euro gehiago. Gainera, 250 euroko ordainsaria lortu da hitzarmenaren indarraldiko lehen urterako.

Era berean, malgutasuna 20 ordutan murriztuko da, gauetan lana egiteagatik jasotzen den plusa 18 eurora igoko da 2024. urterako, 19 eurora 2025. urterako eta 20 eurora 2026. urterako. Taulak eta aseguruak eguneratuko dira, eta aurreko hitzarmenetan itundutako lan erreformen aurreko blindajeei eutsiko zaie. Gainera, 12 ordu jaitsiko da lanaldia.

ELAk ziurtatu du hobekuntza hauek grebaren eta borrokaren ondorio direla.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.