2020-05-19 08:36
Irantzu Varelak eta Jonathan Martinez kazetariek gidatuta bihar 18:00tan zuzeneko emanaldi bat egongo da (www.ela.eus webgunean zuzenean). ELAren izenean Mitxel Lakuntzak, Mikel Novalek eta Maialen Aranburuk erantzungo dituzte sindikatuak aurkeztutako duen dokumentu politikoaren inguruko galderak. Programa gaztelaniaz izango da; gogoratuko denez, aurreko emanaldia euskaraz izan zen, pasa den ostegunean, maiatzaren 14an.

Covid-19ak eragindako mundu mailako krisia historian sekula ezagutu gabeko astindua izan da. Sorreran birus batek sortutako osasun krisi bat zena egungo sistema guztia astindu du goitik behera. Pandemia honek dagoeneko kinka larrian zegoen mundua ulertzeko modu bat kolpatu du. Baina ELA sinetsia dago krisi honek irtenbidea izan baduela, eta irteera honek oinarri bat duela; paradigma nagusia zalantzan jarri eta errotik eraldatu.

ELAk abagune honetatik irteteko dituen proposamenak 'Benetako irteera bat. ELAren proposamen politikoa' izeneko dokumentuan bildu ditu. Sindikatuarentzat berebiziko garrantzia du bere proposamenak gizarte osoan zabaltzea.

Helburu hori lortu asmoz, bi aurkezpen publiko antolatu dira. Lehena maiatzaren 14an izan, euskaraz (Argiako Onintza Irureta eta Lander Arbelaitz kazetariekin). Biharkoa gaztelaniaz izango da. Irantzu Varelak eta Jonathan Martinezek ELAko hiru ordezkari elkarrizketatuko dituzte: Mitxel Lakuntza -idazkari nagusia-, Mikel Noval -gizarte politiken arduraduna- eta Maialen Aranburu -ekintza sozialeko arduraduna-. Egungo osasun krisiak derrigortuta, aurkezpena ezin izango da jendearen aurrean egin, begi-bistakoak diren arrazoiengatik. Horregatik ELAren web orrialdean zuzenean jarraitu ahal izango da, eta norberak bere ekarpenak eta kezkak zabaltzeko aukera izango du.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.