2018-11-27 13:34
Elkarretaratze bat egin dute Lakuan, baina alferrik izan da. ELAk dei egingo die sektoreko gainerako sindikatuei mobilizazio bateratuak antolatzearren; izan ere, Eskola Jantokien Kudeaketa Zuzenaren Sektorearen egoera larria.

ELAn oso kezkaturik gaude Eskola Jantokien Kudeaketa Zuzenaren Sektoreak hartu duen jiteagatik. Aurreko esleipenetan egin omen den iruzurra, legebiltzarreko batzorde baten baitan ikertzen ari dena, alde batera utzita ere; badaude beste gai garrantzitsu batzuk jorratzeko:

  • Sektorerako aurreikuspenak, lanaldi jarraituen aurrean, eta beste kasu batzuk.

  • Hitzarmen kolektiboaren negoziazioa. 3 urtez egon gara hitzarmenik gabe. Patronalak ez du presarik, eta ez du proposamenik egin. Negoziatzeko gogorik ere ez dauka. Hilabetetan egindako bileretan hitzarmena "puntuz puntu" interpretatzen ibili gara.

  • Homologazioa. Langileak Saileko bereko pertsonal laboralaren soldata-taulekin %100 homologatzeko duten iritzia ez dugu ezagutzen.

  • Esleipen berriak. Ikasturte honetan atera behar dira zerbitzuaren baldintza-pleguak hurrengo ikasturteko esleipenak egiteko. Ez dakigu Jaurlaritzak zein-nolako parametroak erabiliko dituen pleguak prestatzeko. Nolako gizarte-klausulak sartuko ote ditu?

  • Ratioak. Gure oraingo ratioak ez dira berraztertu 2001. urtetik. Zehaztasunik gabeak dira, eta Jaurlaritzak urterik urte murrizketak egiten ditu, lanaldiaren eta pertsonalaren aldetik; eta horrek bere eragina du haurrentzako arretan.

  • Hezkuntza bereziko laguntzak dituen pertsonalaren egoera. Gaizki ulerturiko inklusibitate baten ikuspuntutik benetako arazoak sortu zaizkigu kudeaketan, eta ataka txarretik ateratzeko konponbide bakarra kudeaketa zuzeneko pertsonalaren eta hezitzaileen profesionaltasun bikaina izan da.

  • Lan-kargak. Lanaldiak gero eta laburragoak direnez, eta lan-kargak handitzen direnez (horietako asko beste zerbitzu batzuetatik etorri zaizkigu), haurrak artatzeko denbora ere murriztu beharrez egon dira.

Gure ustez aipaturiko gaiek badute garrantzi nahikoa, bilera bat egiteko beste; eta hala adierazi dugu gure bilera-eskari guztietan. Gure asmoa iritziak eta ikuspuntuak elkartrukatzea da, eta lankidetza horretatik konponbide bateratuak lortzeko aukerak aztertzea. Hezkuntza Sailaren jokabidea, ordea, guztiz arduragabea iruditu zaigu, Kudeaketa Zuzenaren eta eskola-jantokien oraina eta geroa erabakitzeko abagunea baita.

Gaur elkarretaratze bat egin dugu Lakuaren aurrean, 11:30etarako genuen eskatua bilera Lakuan bertan, baina Olatz Garamendik ez gaitu hartu. Kudeatzeko akatzak jarri du mahai gainean bilera ez edukitzeko, eta lehen bai lehen zita bat proposatuko digute. Konpromezu hau artuta bai, baina zalantza handiak daukagu benetan betetzeko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.