Langileek salatu dute Enviser enpresaren eta Gasteizko Udalaren aldetik negoziatzeko mugimendu eta interes falta. Izan ere, gatazka hori bahituta dute, uztailaren 7tik ez dutelako bilerarik egin.
Langileak prest azaldu dira uneoro hitzarmen kolektibo bat negoziatzeko, berme eta edukiekin.
ELA, LAB eta ESK sindikatuek gogorarazi dute Enviserreko langileak ez direla oporretan joango abuztuan, eta mobilizazioek aurrera jarraituko dutela soldata duinak jasotzen duen hitzarmen propio duin bat lortu arte.