ELAk salatu du, batetik, arrantza sektorean dagoen prekarietatea: Lan Arriskuen Prebentziorako Legea enpresa askotan urratu egiten da, baina sektore honetan prebentzio aldetik utzikeria are handiagoa izan ohi da, administrazioak hainbat kanpaina egiten saiatu diren arren. Bestalde, nabarmendu beharra dago enpresak gertakariei buruz ez duela bat ere gardentasunik izan; istripuaren inguruan ez dago informazio argirik.