ARGIA.eus

2019ko uztailaren 23a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2018-07-03 13:49
Arrasateko etxez etxeko langileek prentsaurrekoa egin dute Arrasaten, euren bigarren greba astearen inguruko azalpenak emateko. UTE Clece zaintzen enpresako langileen negoziazioan ez dago oraindik aurrerapausorik, eta, gainera, ez dago Udalaren ezta enpresaren partetik egoera konpontzeko borondate zantzurik ere.

Denbora guzti honetan enpresa gogor jokatzen dabil. Greba deialdia komunikatu zen unetik hasita, gaur arte, presio gogorra egiten ari da langileen aurka: pasa den astean, esaterako, langileen ordezkariok, ELA sindikatuko ordezkariekin batera epaitegian amaitu genuen, CLECEK greba ?ilegala? zelakoan demanda jarri zigulako. Langileen greba eskubidea eta ekintza sindikalaren aurkako eraso gogorra eta fede txarrekoa izan zen. Argi dago negoziatzeko borondatea agertu ordez, epaitegietara jotzea nahiago duela enpresak. Oraintxe jakin dugu, ordea, demanda hori irabazi dugula: arrazoia ematen digu argumentu guztietan, enpresaren bertsioa guztiz desmantelatuz. Garaipen handia da langileentzat!

Udala, bitartean, beste aldera begira dabil. Langileekin ez du inolako kontakturik izan bi aste hauetan, ez eta babesik agertu ere. Enpresaren presio bide larrien aurrean ere ez da posizionatu. Eta isilik geratzea, enpresari eskua luzatzea da.

Etxez etxeko zerbitzua leihaketa ateratzear da arazoa oraindik konpondu gabe dagoenean. Udalak plegu berriak aterako ditu eta langileen lan baldintzak arautu gabe geldituko dira plegu horietan.

Berriz ere zerbitzu publiko batez hitz egiten ari gara, Udaletik gestionatu eta era berean azpikontratatzen den herritarren zerbitzu bati buruz, hain zuzen ere, herriaren ongizatea ardatz duena. Emakume hauek herritarrak zaintzeaz arduratzen dira eta adineko edo pertsona ezindu horien bizitza hobetzen dute modu oso profesionalean. Baina, era berean, kontratu prekarioak dituzte: hitzarmen esatatala, soldata xumeak, eskubide urraketak. Borroka honen ardatza horixe bera da: Arrasateko etxez etxeko laguntzako emakumeen lan baldintzak duindu, euren lana ikusezin izatetik lehen mailara pasatuz. Non daude Udal honek Martxoak 8an egindako emakumeen aldeko errebindikazioak?

Prozesu honetan guztian ez dira langileak bakarrik sufritzen ari direnak, erabiltzaileez eta euren familiez ere ez ditugu ahazten eta eskerrak eman nahi dizkiegu momentu hauetan eskaintzen ari diren babesagatik.  

Egoera konponduko luketen edukiak gogoratuko nahiko genituzke:

1) Ordu publikoak eta pribatuak berdin ordaintzea. Lan berdina, soldata berdina.
2) Gaixotasunak izateagatik penalizaziorik ez jasotzea. Gaixotasun arruntagatik soldataren %100 ordaintzea.

Udal honi benetako arduraz jokatzea eskatzen diogu. Arduradun zuzenak dira auzi honetan eta euren esku dago gure lan baldintzen kalitatea, eta, honenbestez, zerbitzuaren kalitatea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.