2020-03-13 16:38
Inditex taldeko enpresa batzuk erosleak erakartzen saiatzen ari dira, deskontu handien bitartez.

Inditex taldeko Bershka eta Stradivarius enpresak une honetan EAEn eta Nafarroan dagoen osasun-alarma egoerari etekinak ateratzen saiatzen ari dira. Beste enpresa batzuek dendak ixtea erabaki dute, langileak arriskuan ez jartzeko eta osasun-sistemaren kolapso egoera saihesteko, baina INDITEX ehungintza sektoreko enpresa erraldoiak kontrakoa erabaki du. Gaur bertan denboraldi berriko salgaietan deskontu handiak ezarri eta negozio oparoa egin nahi du, publikoa eta bezeroak erakartzeko. Araban ere hala egin du, jakinda egoera are kritikoagoa dela han.

ELAk oso larritzat jotzen du jokabide hau, eta erantzukizunez jokatzeko exigitzen dio INDITEXi, pairatzen dugun osasun-larrialdi egoera kontutan izanda.

Beste arlo guztietan, kutsadurak saihesteko, gende pilaketak saihesten ari garen bitartean, eta ekintza eta bilera sozialak bertan behera uzten diren bitartean, Inditex taldeko enpresek justu kontrakoa sustatzen dute.

ELAk jarrera hori onartezina dela salatzen du, eta Taldeari exigitzen dio berriro aztertu dezala dendak ez ixteko hartutako erabakia, are gehiago bere lehiakide diren enpresek hala egin dutenean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.