2020-03-09 15:20
ELAk salatzen du, IMQ Taldearen akzio eta kontrolaren salmenta negoziatzen ari dela Adeslasekin, langileentzako inongo bermerik gabe. Enpresak bi helburu ditu:Kostuak jaistea eta mozkinak gehitzea.

ELAk, IMQ Taldeko eta bere erakunde ezberdinen langile batzordeetan %63ko ordezkaritza dauka eta negoziazio hauek erabateko isilpean eta langileen ordezkariei azalpenik eman gabe egiten ari direla salatzen du.

Enpresa maniobra hau, bi helburu argirekin egiten ari dira: Kostuak jaistea eta mozkinak gehitzea. Honek Euskadin zuzenean taldearentzako lan egiten duten 2500 langileen lan baldintzei eragingo die. Aldaketa honek, enpresa ereduaren aldaketa bat suposatuko luke eta hornitzaileei eta azpikontrataturiko enpresatan lan egiten duten langileei ere eragingo lieke.

Taldearen salmentak, Adeslasi (edo beste edozein inbertsiogileri) ahalbidetuko lioke IMQren kontrolar hartzea eta gaur egun taldeak duen barne krisia eta bazkideen arteko zatiketarekin bukatzea. Gainera erabaki honek, erabat kolokan jarriko luke taldeak gaur egun EAEn daukan errotzearekin jarraitzea.

Orain, hau ekidin dezaketenek edo ekidin beharko luketenek ea egingo duten jakin beharko genuke.

ELAk IMQ taldeari exijitzen dio EAEn errotuta jarraitu dezala eta gizarte egoitza EAEn izan dezala. Gainera, lanpostu guztiak eta lan baldintzak bermatzea exijitzen dio taldeari, bai langile zuzenenak, baita azpikontrataturiko langileenak ere.

ELAk bere esku dagoen guztia egingo du (ekintza sindikalak eta ekintza juridikoak) IMQ taldeak gure herriko osasungintza pribatuan lan egiten dugun langileen lan baldintzak are gehiago prekarizatu ez ditzan.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.