2023-06-07 10:08
Hona Hierros (Abanto eta Zierbena) enpresako langileak greban daude Bizkaiko Metalaren Hitzarmena aplikazioa lortzeko. Gaur egun, plantillaren 11 langileei (ELAko ordezkari bat) lan baldintza eskasak dituen Metalaren Merkataritzaren hitzarmena aplikatzen zaie. Hona Hierros bobinak lautzeko, ebakitzeko eta paketatzeko lanak egiten dituen enpresa da, eta lan-kargak eta enpresa-jarduera handitu egin dira, baina zuzendaritzak ez du hobekuntzak negoziatzeko asmorik. Horregatik, asanbladak greba mugagabe bat deitzea erabaki zuen (deialdia egin eta greba hasi bitartean 10 eguneko tartea utzita, irtenbide bat negoziatzeko): Langileen aldarrikapenak: urtean gutxienez 25.000 euroko soldata; erosteko ahalmenari eustea; plantilla finkatzea, probaldiak bukatutzat ematea eta bidegabeko kaleratzeen kalte-ordainak hobetzea; eta Bizkaiko Metalaren hitzarmena erreferentzia-esparru gisa ezartzea. Enpresaren erantzun bakarra izan da beti aplikatu nahi duela legeak kasu bakoitzean ezartzen duen gutxienekoa.

Une honetan, produkzioko 7 langile guztiak greban daude, eta enpresak ez du puntu horietako bakar bat ere negoziatzeko aukerarik eman.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.