2023-09-19 09:07
Atzo elkarretaratzea egin zen Iruñean, ELA, CCOO, UGT, LAB eta Lankide sindikatuek eta sektoreko hainbat langileek deituta, patronalari KPIaren araberako soldata igoerak bermatuko dituen hitzarmen bat exijitzeko.

Nafarroako bulegoetarako hitzarmenaren negoziazio mahaia bildu gabe dago 2022ko azarotik. Patronalak ez du aurrera egin nahi sektoreko langileen erosahalmena bermatuko duen hitzarmen baterantz.

Egoera horretan, negoziazio mahaian dauden sindikatu guztiek, ELAk, CCOOk, UGTk, LABek eta Lankidek, eta sektoreko hainbat langileek, lan hitzarmenaren negoziazioa suspertzeko mobilizatzen hastea erabaki dute, eta atzo elkarretaratze jendetsua egin zuten Iruñeko entzierroaren monumentuaren aurrean.

Aldarrikapen nagusiak honako hauek dira: langile guztiei (hitzarmeneko tauletan ezarritako soldataren arabera kobratzen ari direnei eta tauletan ezarritakoaren gainetik kobratzen dutenei) KPIari lotutako soldata igoerak bermatzea, lanaldia urteko 1.680 ordura arte murriztea eta hitzarmenari beste edozeinen aurretik aplikatzeko lehentasuna ezartzea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.