2024-04-17 13:21
Qube Pharma eta Geiser enpresen aurrean elkarretaratzeak egin dituzte Lozy 's-eko langileek, eta ostiralean Elizondon manifestazioa egingo dute lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen propioa aldarrikatzeko.

Lozy 's Pharmaceuticals, kimika sektoreko enpresa da, Lekarozen dago eta 78 langile ditu, horietatik erdiak emakumeak.

Langileak greba mugagabean daude otsailaren 20tik, KPIaren araberako soldata igoerak eta lanaldia murriztuko dituen hitzarmen propioa lortzeko. Harrezkero, enpresaren ekoizpena erabat geldirik dago.

Gaur, Lozy 's-eko langileek euren aldarrikapenak Qube Pharma eta Geiser enpresen aurrera eraman dituzte, Lozy' s-eko bezero nagusietakoak direlako. Ostiralean manifestazioa egingo dute Elizondon, arratsaldeko 18:00etan plazatik abiatuta.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.