2019-09-05 11:21
Gipuzkoako ELAko adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako langile eta ordezkariak Donostian bildu dira, ondorengo urratsen inguruko erabakiak adosteko. Irailak 19tik, urriak 18ra egingo dute greba deialdi berria eta soluziorik ez badago, aurrerago grebekin jarraitzea ez dutela alde batera uzten adierazi dute batzarra ondoren.

30 greba egun berri izango dira, eta aurretik egindako 88 egunei gehituko zaikie, guztira 118 greba egun osatuz.

ELAk berriz ere salatu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak gatazka honen aurrean izandako jarrera. Propaganda instituzionala egiteaz haratago, Foru Aldundiak negozioa egin nahi du gure aiton amonekin eta ezin dugu ahaztu milaka gipuzkoarrengan eragin zuzena duela sektore honek.

Foru Aldundiak prekarietatearen aldeko hautua egin du. Gizon eta emakumezkoen arteko soldata arrala eta genero desberdintasuna erabili ditu negozio tresna gisa eta euren mesedeetara dauden enpresarien alde. Adinekoen egoitzetan dauden ratio eskasiak ere horretan laguntzen du.

Ekuazioa sinplea da: finantziazio publikoa (Gipuzkoan dauden oheetatik %90ak kontzertatuak dira) gehi sektoreko langileen lan baldintza eskasak, gehi, ratio oso bajuak: negozio borobila.

"Zoritxarrez, esaten dugun guztia egia dela aise froga dezakegu. Negoziazioaren ia bi urteren blokeoaren ostean, Diputazioak ADEGI, MATIA 2020 eta ELAk sinatutako akordioa faltsifikatu zuen eta geroago, aurten, Eusko Jaularitzako lan zuzendaritzak deitutako bilerara ez ziren agertu ere egin, gatazkaren alde guztiak bertan egon ginenean. Errespetu falta itzela izan zen bai bertan gaudenontzat, baita familiarrentzat ere.

Ondoren, Markel Olano eta Maite Peñak esan zuten uztaileko mahai negoziatzailean aurrerapenak egongo zirela. Baina hori ere gezurra, patronalak berak esan baitzuen Diputazioaren berririk ez zuela urtarriletik".

Argi izan behar dute UBIK eta epaitegi eta komisaldegietako gure lankideek lortu duten modura, guk ere, greben bitartez, gure helburua lortuko dugula eta amaierararte borrokatuko dugula.

ELAren esanetan ez da lan gatazka hutsa,  borroka zerbitzuaren kaliatea eta gure aiton amonen bizi baldintzen hobekuntzaren aldekoa da, gizartearen ongizatean eragin zuzena daukana. Eta argi daukagu arrazoia dugula.

Bestetik, pasa den uztailaren 31an Eusko Jaularitzak onartutako dekretua salatu nahi dugu. Oso larria da 21 urte eta gero, dekretu batek ratioak hobetu beharrean okertzea. Badirudi euskal erakunde guztieek Gipuzkoako Foru Aldundiak egiten duen apustu bera egiten dutela: adinekoen sektorea negozio iturri erraza bilakatu.

 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.