ARGIA.eus

2020ko urtarrilaren 24a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-05-02 12:32
ELAk bat egiten du maiatzaren 5ean Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak Durangon antolatu duen Europa mailako ekimenarekin.

Maiatzaren 26an Europako Parlamenturako bozak egingo dira. Europan, munduko beste hainbat lekuetan bezala, kezkagarria da eskuin muturra hauteskundez hauteskunde izaten ari den hazkundea. Testuinguru honetan, Europako ehunka erakundek Herrien arteko besarkada ekimena abiarazi dute, Europako Parlamentuko hauteskundeen aurrean Europar Batasunaren eta berau osatzen duten gobernuen migrazio-politikak salatzeko asmoz.

Euskal Herrian Ongi Etorri Errefuxiatuak ekimenak hartu du prozesu hau dinamizatzearen ardura. Testuinguru honetan, maiatzaren 5ean Europa mailako ekimena egingo da: Europako herri eta hirietako plaza, udaletxe eta abarren aurrean elkartu eta leku guztietan aldi-bereko besarkada bat ematea. ELAk bat egiten du ekimen honekin, eta bertan parte hartzeko gonbita luzatu nahi die sindikatuko afiliatu guztiei.

Euskal Herriari dagokionez, hitzordua Durangon izango da, 12:00etan. Gainera, bezperan, maiatzaren 4an, besarkada ekimen deszentralizatuak antolatuko dira hainbat herritan.

Maiatzaren 5ean, beraz, asko izango dira Europa osoan besarkada bateratua emango duten lagunak. Baina kanpaina hau ez da soilik egun bateko ekintza sinboliko bat. Sentsibilizazio kanpaina bat da, gizatasunaren alde egin nahi duena, Europan harrera egin daitekeen eta libre ibili daitekeen eremu bat sortzeko.

Izan ere, ekimenaren manifestuak jasotzen duen bezala, ezinbestekoa da bazterkeriazko eta gaitzespenezko politika instituzional arrazista hauei aurre egitea. Indar neofaxistek eta haien jarraitzaileek Europa soziala deitutakoaren porrota baliatu nahi dute demokraziaren eta giza-eskubideen aurkako euren politika ezartzeko. Ezinbestekoa da asmo anker hauek geldiaraztea eta bestelako eredu soziala bultzatzea.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>