2023-03-22 11:59
Greba mugagabearen seigarren eguna da gaurkoa, eta grebalariek EREa kentzea eskatu dute berriro. Pasa den astean enpresak kaleratze kolektiboaren dokumentazioa aurkeztu zuen. Bertan, aurreikusitako kaleratze gehienak Bilboko zentroetan egin nahi dira, Bilboko 156 langiletik 100 kaleratuz.

Martxoaren 16an hasi zen Implikako EREaren negoziazio aldia, eta baita Bilboko zentroetako greba mugagabea. Grebaren jarraipena garrantzitsua izaten ari da, eta langileak egunero mobilizatzen ari dira.

Gaur, martxoak 22, grebalariek manifestazioa egin dute Bilboko kaleetan zehar. Mobilizazioa MasterD enpresaren bulegoetatik hasi da, enpresa hori Implikaren merkataritza talde berekoa baita, eta Implikak Elkano kalean dituen bulego nagusietan amaitu da.

EREari dagokionez, konpainiak suntsitu nahi dituen 183 lanpostuetatik 100 Bilbon daude. Greban dauden langileek EREa kentzea eskatzen dute, neurria bidegabea delako eta espedientean planteatutako arrazoiak funtsik gabeak direlako.

Datorren martxoaren 27an izango da negoziazioaren bigarren bilera.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.