2018-10-01 14:01
Greba urriaren 1ean hasiko da eta 80 erabiltzaileengan izango eragina. Enpresa hitzarmena betetzea eta kaleraturiko langilea berriro lanean onartzea eskatzen dute grebalariek. Enpresa Batzordeak jakinarazi dio zuzendaritzari aplikatzen zen hitzarmena, Bulego eta Langeletakoa, ez dagokiola sektoreari, eta hitzarmen aplikagarria Bizkaiko Esku-hartze Sozialekoa dela.

Irailaren 17an izandako bileran Zuzendaritzak, hitzarmen aplikagarria zein den erantzun beharrean, arreta zuzeneko langile bat kaleratu du, presio-neurri gisa eta gainerako langileak izutu guran. Zuzendaritzak, nagusikeriaz eta zentzugabekeriaz, pertsonala diziplinatzeko asmoa du, ea horrela beren eskubideak erabiltzeari uko egiten dioten.

Enpresa Batzordeak, Zuzendaritzarekin negoziatzen duen bitartean, gertaeren berri jakinarazi dio Bizkaiko Foru Aldundiari (Gizarte Ongizatea), erakunde hori baita zerbitzuaren finantzatzailea eta azken erantzulea. Hala ere, BFAk ez du bitartekaritza-lanik egin; eta gainera, behin langilea kaleratu ondoan, Enpresa Batzordea BFArekin (Gizarte Ongizatea) harremanetan jartzen saiatu da, egoera larriagotu dela adierazteko, baina ez digute jaramonik egin.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.