2025-06-27 09:16
Orain arte, Villavesetako langileek 24 egunetan egin dituzte lanuzte partzialak, besteak beste, soldata hobekuntzak, bajen estaldura handiagoa eta lanaldia murriztuko duen hitzarmena lortzeko.

Moventis TCC enpresako Enpresa Batzordeak datorren uztailaren 1etik aurrera greba mugagabea deitu duela iragarri du, sei hilabete baino gehiagoko negoziazioen ostean. 2023ko abendutik, 16 bilera baino gehiago egin dira enpresako zuzendaritzarekin, baina enpresak erabat blokeatu du edozein aurrera pauso, akordioa lortzeko benetako borondaterik izan gabe.

Ekainean, plantillako ordezkariek mobilizazioak aldi baterako etetea erabaki zuten, fede onaren erakusgarri, enpresaren aldetik negoziazio zintzoa esperoz. Baina enpresak sistematikoki blokeatzen jarraitu du aurkeztutako proposamenak: bajak hobetzea, soldata igoerak KPIari lotuta, plusak eguneratzea eta lanaldia murriztea.

Egoera hau enpresaren diru gosearengatik eta baita ere IruƱerriko Mankomunitateak hiri garraioko zerbitzuaren okertzearen aurrean ez duelako ezer egiten, ezta gatazka desblokeatzeko ere.

Batzordeak ohartarazi duenez, greba hau ez da garraioaren erabiltzaileen aurkakoa, baizik eta egunero zerbitzua ahalbidetzen dutenen baldintzak hobetzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.