Atzo izandako Negoziazio Mahaiean ELAk proposatu zuen berme horiek aintzat hartu daitezela. Hau da, akordioa betetzeko eta balizko hobekuntzak akordioa sinatzen den lehen egunetik hasita atzeraeraginkortasunez aplikatzeko bermeak. Sinatzaileek ez diote egin hobekuntza bakar bat ere ez Estatuko Administrazioak aurkeztutako proposamen eskasari. Administrazioak orrialde bateko proposamena aurkeztu du, inongo zehaztasunik gabe.
ELAk gogorarazi ditu sektorearen baldintza eskasak: Arrantza legeria betetzen direla ziurtatzeko ordutegi fijorik gabe lan egiten dute, 24 orduz eta urteko egun guztietan dute prestasuna, eguneko edozein unetan, baina baldintza hori ez dago aitortuta eta konpentsatuta soldatetan. Oso ohikoak dira gaueko lana, jaiegunetan edo asteburuetakoa. Hau guztiarengatik berariazko osagarriaren errekonozindua ezinbestekoa da ordutegi bereziak medio. Gainera, sektoreak laneko arriskuen ebaluazio eta prestakuntza osoa eskatzen du, kontuan hartuta arrisku handieneko Administrazioko kolektiboetako bat dela.
ELAk ohartarazi du arrantza ikuskatzaileen jarduera duintzeko lanean jarraituko duela.