Bilboko argiztapen zerbitzuan greba luzatuko da abuztuaren 15era arte, Emartin Facilities enpresari benetako negoziazioa eskatzeko. Era berean, Bilboko Udalaren erantzukizuna azpimarratu dute sindikatuek: lan baldintza prekarioak iraultzeko ez du borondaterik. Gainera, enpresaren grebarako eskubidearen urraketan konplize dela salatu dute. Izan ere, Udalak ez du eragozten kontratari atxikita ez dauden langileekin jaiak prestatzeko lanak egitea, eta horrek greban dauden pertsonak ordezkatzea dakar.
Hitzarmenaren negoziazioan akordiorik ez badago, gatazka gogortu egingo da, eta Bilboko Aste Nagusia prestatzeko lanei ez ezik, Aste Nagusiari berari ere eragingo dio. ELAk eta LABek plantillak zuzendaritzaren aldetik jasaten ari diren barne presioak ere salatu nahi dituzte, langileen batasuna murrizteko banakako proposamenak egiten ari delako.