ARGIA.eus

2020ko urtarrilaren 24a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-10-22 17:44
Ebazpenak langilearen gaixotasunaren laneko jatorria egiaztatu duenez, zeinak ontzigintza eta papergintza sektoreetan egin zuen lan, Gaixotasun Profesionalaren ondoriozko Ezintasun Iraunkor Absolutua aitortu eta enpresak auzitara eramateko bideak ireki dira. ELAk berriro ohartarazten du amiantoarekiko kontaktuaren ondoriozko lanbide-gaixotasunak goraka joan den gertakaria dela eta pandemia-maila ere hartu duela, XX mendearen bigarren zatian emandako enpresen erabateko arduragabekeria eta kontrol publiko eskasaren ondorioz.

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak onartu berri du 40 urtez baino gehiagoko lan-bizitzan zehar ontzigintza eta papergintza sektoreetan aritutako langile jubilatuaren pleura-mesotelioma amiantoarekiko esposizioaren zuzeneko ondorioa izan dela. ELAk ontzat hartu du ebazpena, patologia lanbide-gaixotasun moduan hartu baita, horrela ez dagoelako auzitara jo beharrik gaixotasunak aintzat hartzeko, eta berehala hasi ahalko da bere aldeko prestazio-gainkarguak eta erantzukizun zibila eskatzen.

ELAk berriro ohartarazten du amiantoarekiko kontaktuaren ondoriozko lanbide-gaixotasunak goraka joan den gertakaria dela eta pandemia-maila ere hartu duela, XX mendearen bigarren zatian emandako enpresen erabateko arduragabekeria eta kontrol publiko eskasaren ondorioz. Gehienean kartzinogenoak diren patologien hauen latentzia-aldia 50 urte artekoa izan daitekeenez, osasun publiko eta laboraleko arazo nabaria dena nahita ezkutatua izaten ari da ELAren ustez. Arazo horri aurre egin ahal izateko, politika nahiz gizarte aldetik lehentasunezkoa izan behar da patologia horien prebentzio eta kontrolerako baliabideak eskaintzea, patologiak ikertu, garaiz antzeman, eta biktimen eta haien senideen ondorio larriak albait gehien arintzeko.

Alde horretatik ELAk enpresei eskatzen die amiantoaren ebazpenen eta epaien aurkako helegite gehiago ez jartzeko, horrek prozedura judizialak behar baino gehiago luzatu eta eraginpeko pertsonen sufrikarioa sakondu baizik ez baitu egiten. Gainera, eta Espainiako parlamentuaren borondaterik eza ikusita, ELAk Eusko Jaurlaritza premiatzen du bertako konpentsazio-funts bat sortzeko beharrezko urratsak egitera, biktimei lehen unetik kalte-ordainak emateko, baina enpresak erantzukizunetik salbuetsi gabe.

Azkenik, oroitu beharrekoa da oraindik ere mineral kantzerigenoaren bolumen zehaztu gabeak gure lurraldearen luze-zabalean dirauela, inongo kontrolik ez eta berau identifikatu eta erretiratzeko plangintzarik gabe. Horregatik ELAk Eusko Jaurlaritzari erreklamatzen dio, lan-osasunaren diru publikoa elkar-hartze sozialera bideratu beharrean, administrazio publikotik benetako politikak garatzera bideratzeko, tartean EAEko amianto guztia erretiratuz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>