ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 06a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-03-25 17:48
ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuok langileak animatzen ditugu datorren asteko greba egunak babestera.

Sindikatuon agiria:

Gaurko negoziazio-mahaira patronalek ekarritako proposamenean 10 urtez Lan Hitzarmena berritu gabe daramaten langileen eskaerei erantzungo dioten aurrerapauso esaguratsurik ez da egon.

Gaurko proposamenaren eta martxoko grebak egin aurretik egindako eskaintzaren artean alde bakarra dago, soldatena, urtarrileko zortzi greba egunen ostean sektoreko patronal nagusia den Kristau Eskolak alde biko bileretan helarazi baitzizkigun gaur aurkeztutako eduki berberak (besteak beste, irakasleei 3 ordu osagarri eta 40 ordu ez presentzial aitortzea, edota Hezkuntza Laguntza Espezialisten lanaldia 97 ordutan murriztea); alabaina, hau ere nahikoa ez zenez, martxoan deitutako grebak egin behar izan genituen.

Soldatei dagokienez:

  1. ?0 ?Patronalek lehenago egindako proposamena ekarri dute, 2017, 2018 eta 2019 urteetarako. Proposamena urrun dago, hala urteotan galdutako eros-ahalmena berreskuratzetik (KPI + %9,8), nola plataforma sindikal bateratuko eskaritik (KPI + %6), izan ere, kasurik hoberenean KPI + 0,74 urria baitakar, eta areago, KPI – 0,5 DBH 2 eta Batxilergoan, 2017 eta 2018rako kontsolidazio planteamendurik gabe eta soldatak finantziaketari lotuz.

  2. ?1 ?2017rako soldata proposamenetik kanpo uzten dituzte soldata kaskarrenak dituzten kolektibo batzuk (lehen zikloko Haur hezkuntzako langileak, Hezkuntza Laguntzako Espezialistak eta Administrazio eta Zerbitzuetako langileak).

  3. ?2 ?2020, 2021, 2022 eta 2023rako soldatak ezartzeko irizpidea lotuta utzi nahi dute, soldatak Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren baitan egotea planteatuz. KPIa handiagoa bada indize bera aplikatzea proposaten dute, baina gero esaten dute igoera hori hurrengo urteetan konpentsagarria eta xurgagarria izango dela.

  4. ?3 ?2017 eta 2018rako “paga” bat ordaintzea proposatzen dute, salbuespenekoa, bakarra eta kontsolidatuko ez dena, baina soilik kolektibo batzuri (irakasleak eta lehen zikloko haur hezkuntzakoak). Paga hau litzateke Jaurlaritzak soldatei buruz eskaintzen duena baino %2 gehiago. Paga hau ez lukete jasoko hezkuntza-laguntzako espezialistek, ez eta administrazio eta zerbitzuetako langileek ere.

Gaur egindako soldata proposamenak agerian uzten du, patronalek gatazka guztian zehar esan dutenaren kontra, badutela ahalmen ekonomikoa eros-ahalmena berreskuratzera gehiago gerturatuko gaituzten soldatak hitzartzeko. Hori adierazten du 2017 eta 2018rako "paga" ez kontsolidagarria ordaintzeko egindako eskaintzak eta baita izandako aldebikoetan kopuru kontsolidagarri handiagoak eskaintzeko prest agertu izanak.

Beraz, patronalek eros-ahalmena berreskuratzeko bidean aurrera egiteko proposamen egokiagorik egiten ez badute arrazoia ez da ahalmen ekonomikorik ez dutela; aitzitik, tematuta daude sektoreko langileei soldatak negoziatzeko aukera ebatsiko liekeen sistema bat ezartzen. Nahi dute langileok eskubide horri uko egitea; hain zuzen auzitegiek ere babestu zuten eskubidea, 2010ean patronalek gure soldatetan islatu nahi izan zutenean Jaurlaritzak egin zuen finantziazio murrizketa.

Soldatei buruzko proposamen hau ez da onargarria; baina gainera, ez dago aurrerapauso handirik oinarrizko beste kontu batzutan, esaterako Lanbide Heziketako eskaeretan edota ikasgelak ixteagatik lanpostua gal dezaketen langileen birkokapenerako. Gainerako eskarientzat erantzun partzialak ematen dira. Beraz, agerian dago patronalek ez dutela akordiorik bilatzen; ez dutela benetan negoziatu nahi.

Hezkuntza sailak, bestalde, gatazka honetan dagokion ardura oraindik ez du bere hartu, eta ez da busti konponbide batera iristeko. Sindikatuok sailarekin bilerak soilik azken bi hilabeteetan izan ditu, sindikatuen eskariz, eta sektorean 18 greba egun egin ondoren. Bileretan administrazioari galdegin diogu bere ardura aintzat har dezala eta gatazka bideratzeko erabakiak har ditzala, eskariei erantzun egokia emanez eta akordioak lortzeko aukera ematen duten proposamenak eginez.

Halere, oraingoz Jaurlaritzak bilerak egitea onartu du, besterik ez, eta lanpostua gal dezaketen langileak birkokatzeko aukerez hitz egiten hastea. Oraingoz hezkuntza sailak egindako planteamenduak birkokapen eraginkorrik bermatzen ez badu ere, deigarria da Hezkuntza saila prezeski orain hasi izana gai honi buruz mugitzen, sindikatuok orain dela lau urte inguru helarazi bait genion birkokapena bermatzeko formula eraginkorrak aztertzeko planteamendua.

Eusko Jaurlaritzak eta patronalek urtetan hartutako erabakiek ekarri gaituzte egoera honetara, hots, lan-baldintza prekarioetara eta horiei aurre egiteko ezinbesteko bihurtu den gatazkara.

Ondorioz, gatazkari irtenbide bat emateko ardura, aldarrikapenei taxuzko erantzuna emanez, patronalei eta Hezkuntza sailari dagokie, hau da, egin dezaketen eragileei. Halere, horretarako behar-beharrezkoa da patronalek benetan negoziatzeko borondatea izatea eta administrazioa inplikatzea eta behar bezalako parte hartzea izatea.

Argi dago patronalen proposamenetan eta Hezkuntza sailaren inplikazioan gertatu diren aurrerapenak batez ere etorri direla gure mobilizazio eta greba dinamikari esker.

Horregatik, sindikatuok dei egiten die sektoreko langileei mobilizazioaren bidetik jarrai dezaten, datozen grebetan parte hartuz;

Hona hemen hitzarmen berri baterako aldarrikapen nagusiak:

Enplegua:

Akordio bat, enpleguari eusteko eta gelak balizko ixtearen eraginpeko pertsonala birkokatzeko.

Soldatak:

Eroste-ahalmena berreskuratzea.
1-DBHko eta 2-DBHko irakasleen soldatak parekatzea.

Lanaldia eta lan-kargak:

Irakasleen kasuan, ordu osagarriak erreserbatzea eskolak prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, zein urtean dedikazio ez presentzialeko 70 orduren aitortza.

Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonalarentzat, lanaldia murriztea. Lanbide Heziketan lanaldiaren banaketa irregularra adostea.

Bereziki prekarizatuen eta feminizatuen dauden kidegoen lan-baldintzak hobetzea.

Hezkuntza-laguntzako espezialistak: haien lana hezkuntza-izaerakotzat hartzea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko, zein lanaldia modu erregularrean banatzea irailaren 1etik ekainaren 30era arte

Haur-hezkuntzako lehen zikloko pertsonala: haien lana hezkuntza-izaerakotzat hartzea, lanaldia murriztea, ordu osagarriak ematea lana prestatzeko eta ikasleen jarraipena egiteko.

?

?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.