2019-03-14 12:47
ELAren azterketa bulegoak publiko egin duen txosten batek jasotzen duenez, Hego Euskal Herriko gizarte babesaren ehunekoa Europar Batasunaren oso azpitik dago. Gainera, tartea gero eta handiagoa da.

Mikel Noval eta Xabi Zabala izan dira txostena aurkeztu duten lagunak. "Gizartea babesteko sistema arau jakin batzuen multzoa da, erakunde baten edo batzuen laguntzaz, gizarte-prestazioak eta haien finantzaketa kudeatzen duena. Aberastasunaren banaketa zuzen baterako erabat beharrezkoa da politika publikoen erabilera egokia izatea. Sistemak eragiten dituen desberdintasunak murrizteko tresna garrantzitsua da beraz gizarte babesa. Horregatik bideratzen diren baliabide ekonomikoak aztertzea nahitaezkoa iruditzen zaigu".

Azterketa bulegoko kideek azpimarratu dutenez, informe honetan eskeinitako datuak eta administrazioek saltzen diguten diskurtsoa ez datoz bat. "Hego Euskal Herriko gizarte babesera eskeinitako BPGren ehunekoa Europako herrialdeena baino askoz baxuagoa da. Horretaz gain, bideratzen den aberastasunaren zatiaren bilakaera aztertzean, ikusi dugu gero eta txikiagoa dela kopuru hau".

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.